Ortetxe Berriztapenak

logo
logo
logo

Margotze dekoratiboa

MARGOTZE DEKORATIBOA

Margotze dekoratiboa objektuak edo eraikinen barnekaldeak apaintzeko, material garestiagoak imitatzeko,etb. erabili izan da historian zehar. Margo mota ezberdinak daude eta bakoitza akabera zehatz bat emateko egokia da.

Adibidez, margo plastikoa edo latex deitutakoa zementu, harri, pladur, igeltsu eta abarrezko horma eta sabaietan akabera satinatu eta dekoratiboak emateko erabiltzen dugu. Behin lehortuta margo hau urez garbigarria da.

Esmalte sintetikoa, batez ere egur eta metalei akabera dekoratiboak emateko, edo esmalte akrilikoa aireztapen eskaseko inguruetan erabiltzeko, usairik ez baitu.

Bernizen iragazgaiztasun ezaugarriek egurra babesten dute eta apaindu ere bai, gardenez gain bestelako koloreak daudelako.

Beneziar iztukuak iragazgaiztasun eta fungizida ezaugarriak ditu eta marmol itxuran lortutako akabera benetan ikusgarria da.. Eta beste hamaika, hala nola Florentziar lurrak, degradatuak, herdoil efektua, hondar efektua...


EGINDAKO LANAK



AURREKONTUA KOMPROMISORIK GABE ESKATU


Datuen babeserako politika - Web mapa - Cookien informazioa - © Webartean 2019